Atletismoa

LARREA MAS, Cristina

1966ko urriaren 4an jaiotako atleta gipuzkoarra. Lanzadora, Espainiako txapelduna xabalinan 3 urtez jarraian (1992-93-94). Euskal errekorra 8 aldiz hautsi zuen (1987an 43,50 metro eta 1993an 56,10 metro; marka hori ez zen hautsi modelo aldaketa gertatu arte (1999an), eta berriarekin 44 metroak gainditu ez direnez, betiko euskal xabalina-jaurtitzailerik onena dela esan daiteke. Pisuari dagokionez, Euskadiko errekorra hautsi zuen 1994an 13,00rekin (3 urte iraun zuen marka) eta diskoan 35,32 kaleratu zuen 1988an. Atleta oso ona da, 1,68 metroko altuera gainditu zuen (1986) eta 3.705 puntu lortu zituen heptathlonean (1987).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)