Abesbatzen zuzendaria. Zegaman (Gipuzkoa) jaio zen, 1934an. Madrilen hil zen 2012ko abuztuaren 16an.
Piano, organo eta harmonia irakaspenak jaso zituen Gurruchaga irakaslearen eskutik eta, Donostiako Kontserbatorioan, Luis Urteagaren eskutik. Madrilen kantua ikasi du eta abesbatzen irakaskuntzan aritzen da. Madrilgo Unibertsitateko Aquinoko Santo Tomas Abesbatzaren buru zela, bira arrakastatsua egin zuen Frantzian eta Belgikan, 1964ko udan; itzuleran zuzendari izendatu zuten, eta Cuencako V. eta VI. Musika Erlijiosoko Asteetan parte hartu zuen (1966 eta 1967 urteetan); Madrilgo Sorginen III. Larrea Guerricok Jose Maria Franco, Rameau, Schönberg eta Ernesto Halffterren obrak interpretatu ditu, azken honen Domine, Pastor Meus.