Futbola

LARREA GARCÍA, Gorka

1984ko apirilaren 7an Donostian jaiotako futbolaria. Zentro erdia. Antiguokon militatu ondoren, Realak sartu zuen beheko kategorietan, zehazki haur adinean eta jubenila zela Sansen egin zuen debuta 2002ko abuztuaren 31n, UPV-Real Sociedad B partidan (0-3). Filialarekin 106 norgehiagoketan aritu zen, eta 17 gol sartu zituen. 2004ko maiatzaren 19an egin zuen debuta Realaren lehen taldearekin, Alaves-Reala partidan. 2004ko maiatzaren 23an estreinatu zen maila gorenean, Real Madril-Real Madril partidan (1-4). 2007ko otsailera arte 19 partida ofizial jokatu zituen Realarekin, eta gol bat sartu zuen. 2006ko udan Almeriaren esku utzi zuten, eta Roberto Olabek, kirol zuzendari gisa, eta Unai Emeryk, entrenatzaile gisa, konfiantza osoa eman zioten. Mediterraneoko Jokoetan urrezko domina lortu zuen Espainiako 22 urtez azpiko selekzioarekin.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)