Euskal marinela. Azkoitian (Gipuzkoa) jaio zen 1582an; 1632an hil zen, 50 urte zituela.
Zenbait eskuadra eta flota bidali zituen, 1625ean Ozeanoko Armada agindu zitzaion arte. Espainiako Gerra Kontseiluko kide izan zen. eta itsas armadako mailarik gorenera iritsi zen. 1604an Orion (Gipuzkoa) ezkondu zen, eta bertan zuen ohiko bizilekua. Alcántararen ordenako zalduna zen.
Erref. Soraluce, N. de: Gipuzkoako historia orokorra, Gasteiz. 1870, t. or. 285-462.
