Militarrak

Larraspuru, Tomas de

1582an Azkoitian jaiotako almirantea. 16 urterekin sartu zen armadan, 25 urterekin kapitaina izan zen eta 1624an jeneral kapitaina. Amerikara egindako bidaia ugariez gain, azpimarratzekoa da 1603an Anglo-Holandako eskuadra bateko kapitaina errenditu izana. Bukaneroen eta kortsarioen jazarpenean espezializatu zen Indietarako bidean. Habanan galeoien eraikuntza zuzendu zuen. Bere balentria ugarien artean, 1628an mairuen setioa Mamorako plazaren kontra altxatu izana ere aipatzen da.