Literatoak

Larrañaga Orbegozo, Ignacio

Apaiz frantziskotarra eta 1928ko maiatzaren 4an Azpeitian jaiotako idazlea.

Pastoral lan zabala egin du mundu osoan. 1965ean Latinoamerikarako Frantziskotar eta Pastoral Ikasketen Zentroa (CEFEPAL) sortu zuen, eta 1974an Brasilen "Jainkoaren Esperientzia Topaketa" izeneko ebanjelizazio-metodoari ekin zion, 23 urtez aurrera eraman zuena. 1984tik bere bizitzako obrarik garrantzitsuena hasi zuen: Otoitz eta Bizi Tailerrak (TOV).

Gai espiritual eta erlijiosoko obra ugari idatzi ditu: Erakuts iezadazu zure aurpegia, Asisko anaia, Nazareteko gizajoa, Bizitzarako salmoak, Mariaren isiltasuna, Sufrimendutik bakera, Ezkontza zoriontsua, Igo nirekin, Topaketa, Arrosa eta sua, Zoriontsu izateko artea, Jainkoa barruan, Bizitzaren zentzua, Jainkoarenganako ibilbidea, Itxuraldaketa, Jainkoaren indarrak