Politikariak eta Kargu publikoak

Larrañaga Mendia, Luis

1886an Irunen jaioa. Batxilergoa San Luis Ikastetxean egin zuen, eta Parisen zabaldu zituen ikasketak. Bere aita Ciprianok bezala, Aduana Agentziaren gerentzian ordezkatu zuen eta honen jabe izan zen. Herri-hautespenez zinegotzi izan zen 1918ko urtarriletik 1923ko urrira. 1926tik 1927ra bitartean alkate izendatua. Primo de Rivera jeneralak kargua utzi zuenean, 1930ean, Errege Aginduz izendatu zuten alkate, Kontzejuko kideen nahiaren arabera. 1936tik hil zen arte, Irungo Bankuko Administrazio Kontseiluko presidente izan zen, eta haren sortzaileetako bat izan zen. 1957an hiriak omenaldia egin zion. 1959an hil zen.