Pilota

LARRAÑAGA, Jesus

Txanoa. Pelotari puntista, Etxebarriako (Bizkaia) San Andresen jaio zen 1928ko azaroaren 17an. 1945ean hasi zen Bartzelonan. Handik hiru urtera, Mexikora joan zen. Bere ibilbide distiratsuaren zatirik handiena Mexikon, Habanan eta Miamin jokatu zuen, eta gero bere lurraldera itzuli zen behin betiko.