1946ko urtarrilaren 15ean Getarian jaiotako ingeniari gipuzkoarra. Batxilergo ikasketak Donostiako La Salle Ikastetxean (1963) eta Bide Ingeniaria Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (1974). Lanbideari dagokionez, Gipuzkoako Aldundiarentzat egiten du lan, eta Zerbitzuburua (1985-1990) eta Kontserbazio Ataleko burua (1990-) izan da. Gainera, Gipuzkoako Elizarekin lankidetzan dihardu sekular gisa, eta honako kargu hauek bete ditu: Parrokiako Pastoral Kontseiluko kidea (1987-) eta Erlijioko irakaslea (1992-1995) bere jaioterrian; Donostiako Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kidea (1992); eta Otoitz eta Bizi Tailerren Koordinatzaile Nazionala (1998-). Pilotaren zaletasuna da bere beste alderdietako bat, eta, horren ondorioz, Gipuzkoako Pilota Federazioko presidente izan zen 1987 eta 1990 artean.
María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea
María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea
