1930eko abenduaren 22an Tolosan jaiotako soinujole eta konpositorea.
Ramon Otamendi eta Ignacio Mocoroaren eskutik hasi zituen musika ikasketak bere jaioterrian. 1979an Euskal Herriko Dantzak diskoa kaleratu zuen, urte horretan bertan Tolosako Akordeoi Orkestra sortuz. Zuzendari gisa ere arituko da, eta Euskal Herrian zehar hainbat errezitaldi eskainiko ditu. Orbela eta Adarra dantzak konposatu zituen, hasieran akordeoirako eta ondoren bi txistu, silbote eta perkusio ad libitumerako egokituak.
