Pilota

LARRAÑAGA ALBIZU, Francisco

Esku-pilotaria, kantxetako giroan «Iraetako Txikito» ezizenarekin ezaguna. Zestoan (Gipuzkoa) jaio zen 1913ko irailaren 14an, eta 1931n hasi zen pilotaren jokoan gailentzen. Bere denboraldirik onenak 1937 eta 1942 urteen artean izan zituen. 1940an egin zen eskuz banakako lehen txapelketa nazionalean parte hartu zuen. Finalerako sailkatuta, Atano III.a txapeldunak irabazi zuen (8-22), abuztuaren 11n Donostiako Gros pilotalekuan jokatutako partidan. Hurrengo urtean, Espainiako txapeldunorde geratu zen binaka eta, 1942an, berriro banakako txapelketa nazionalean parte hartu zuen. Ubilla I.ari eta Chiquito de Mallaviari irabazi ostean, Gallastegik kanporatu zuen. Erref. Luis Bombín «Historia, Ciencia y Código del juego de Pelota», Bartzelona, 1946, pp. 92, 93, 102, 142 eta 143.