1869ko ekainaren 4an Eibarren jaiotako marrazkilari eta enpresari gipuzkoarra. Gazte-gaztetatik marrazteko joera nabarmena erakutsi zuen, eta arte zail horretan benetako maisu izan zen. Bere irakaslearen marrazkiak berak amaitzen zituen, eta hain estimu handitan zeukan maisuak gure mutila, ezen proposatu baitzion biak enpresa berean elkartzea. 18 urterekin, Geltoki kalean, damaskinatuan hasi zen lanean. Eskuak trebeak zituen marrazketan eta puntzoiak eta hortzak erabiltzen, eta orduak eta orduak eman zituen artisau-lan horretan. Damaskinatu-lantegia lan- eta ekoizpen-eredua izan zen. Aldi berean, Eibarko etxe askotan grabatu lanak banatu zituen. Besteak beste, Florentino Azcarraga, Chomin Martinez eta Lucas Alberdi aktoreen maisu izan zen. Parisen sukurtsal bat muntatu zuen -euskal kontsulatua deitzen zitzaion-, eta bertara eraman zuen bere artista esperientzia guztia eta denboraldi luzeak eman zituen bertan. Biarritzen (Lapurdi) ere ezarri zuen merkataritza. Ez zekien ingelesez; hala ere, Londresko metropolira abiatu zen hura bisitatzera eta latitude haietan merkataritza sartzeko aukerak ikustera. Liejan sari bat lortu zuen bere artisau lanengatik. Rosarion (Argentina) izan zen, 1925ean, D. Juan Garate. Honek, arma-salmentan; hark, damaskinatu-negozioan. Argentinako hiri horretan lortu zuen Larrañagak beste sari bat. Pilotazalea izan zen. Partida bakarrera hutsik egin gabe. En Eibar, en Zarautz, en Donostia, donde se encontrara.
AROZAMENA AYALA Eibarren hil zen 3-1-1960.Ainhoa
AROZAMENA AYALA Eibarren hil zen 3-1-1960.Ainhoa
