Politikariak eta Kargu publikoak

Lardizabal, Ramon de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, bigarren alderdiaren albokoa, 1831ko uztaileko Donostiako Batzarretatik. 1833ko uztaileko Elgoibarko Batzarretan berrautatua izan zen, 1840ko uztaileko Zestoakoetan, 1841eko uztaileko Segurakoan, 1844ko abuztuko Azpeitikoan, 1846ko uztaileko Azkoitikoan eta 1847ko uztaileko Oñatikoan. Era berean, 1851ko uztaileko Mutrikuko Batzarretan berrautatua izan zen, 1858ko uztaileko Errenteriakoetan, 1862ko uztaileko Azpeitikoetan eta 1867ko uztaileko Oñatikoetan.