Politikariak eta Kargu publikoak

Lardizabal, Miguel de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostiako txandaren albokoa, 1769ko uztaileko Tolosako Batzarretatik. 1772ko uztaileko Hernaniko Batzarretan berrautatua izan zen, 1773ko uztaileko Elgoibarrekoetan, 1775eko uztaileko Errenteriakoetan, 1783ko uztaileko Zumaiakoetan, 1784ko uztaileko Hondarribikoetan, 1786ko uztaileko Mutrikukoetan. Halaber, Donostiako Batzarrean berrautatua izan zen 1789ko uztailean, Errenteriakoan 1793ko ekainean, Arrasatekoan 1805eko ekainean eta Elgoibarrekoan 1803ko ekainean.