Politikariak eta Kargu publikoak

Lardizabal, Juan Antonio de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, bigarren alderdiaren albokoa, 1801eko uztaileko Zumaiako Batzarretatik. 1803ko uztaileko Bergarako Batzarretan berrautatua izan zen, 1807ko uztaileko Hernaniko Batzarretan, 1813ko uztaileko Debako Batzarretan, 1816ko uztaileko Zestoakoetan, 1823ko maiatzeko Ordiziakoetan eta 1827ko uztaileko Bergarako Batzarretan. Era berean, 1830eko ekainean Arrasaten eta 1832ko uztailean Hernanin berriro aukeratua izan zen.