Politikariak eta Kargu publikoak

Lardizabal Elorza

(?-1743) [Segura]. Idiazabalgo legelari gipuzkoarra. San Bartolomeko kolegiatua eta Salamancako katedraduna. Madrilgo alkatea. Caracaseko komandante nagusia 1732tik. Indietako Kontseiluko kidea. Puerto Cabelloko (Venezuela) gobernadorea zela, 300.000 peso kostatu zen lehen gotorlekua altxatu zuen 1733an. Testamentuan Segurako elizari funtsak eman zizkion erretaula eraiki eta apaintzeko.