Donostiako Udaleko zinegotzia, Moncey jeneralarekin hiri horretako kapitulazio-akta sinatzen egon zena (1794ko abuztuaren 3 eta 4a). Bi urte geroago (1796ko otsailaren 9an) atxilotu egin zuten. Udaleko beste kide batzuekin eta Gipuzkoako hiriburuko bizilagun batzuekin batera, gerra kontseilua egin zioten, eta udal-karguaz betiko gabetzera kondenatu zuten (1799ko abenduaren 26a).
Erref. Aralar, J. de: Euskal askatasunaren aurkariak, 1794-1829, Buenos Aires, 1944, pp. 36 eta 37.
