[XV. mendea, Azkoitia]. Ganboatarren alderdiko ahaide nagusia. 1420an Lazkaoko erasora joan zen, 1446an galdu zuen Zumarragako batailara, 1447an Berastegiko hesira, eta 1448an Arrasateko erasora. 1456ko desafioaren egileetako bat zenez, Ximenara erbesteratu zuten, eta han hil zen.
