Sendagileak

Laphitzondo, Miguel

Euskal medikua, Donazaharren (Nafarroa Beherea) XIX mendean jaioa; 1915eko martxoaren 16an hil zen.

1870 urte inguruan Argentinara joana dugu. 44 urtetan zehar Ospitale Frantsesean euskal emigranteez arduratu zen. Euskal-Frantziar Etxeko oturuntzetan bere hitzaldiak euskaraz ematea atsegin zuen. 1881ean Ospitale Frantziarreko lehendakaria izan zen.

Erref. Iriart, Michel: Corsarios y colonizadores vascos, Buenos Aires, 1945, 148 orr.