Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tolosako bigarren txandaren albokoa, 1749ko uztaileko Bergarako Batzarretatik. 1750eko uztaileko Mutrikuko Batzarrean berrautatua izan zen, baita 1753ko uztaileko Donostiako Batzarrean, 1756ko uztaileko Debako Batzarrean eta 1758ko uztaileko Getariako Batzarrean ere. 1759ko uztailean Zestoako batzarretan, 1761eko uztailean Azpeitikoan, 1762ko uztailean Zarauzkoan, 1763ko uztailean Ordiziakoan eta 1768ko uztailean Mutrikukoetan berrautatua izan zen.
