1595eko abuztuan Berrobin jaiotako gipuzkoar nortasuna. Tolosako alkatea. Santiago Ordenako zalduna. Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tolosan, 1630eko apirileko Ordiziako Batzarretatik. Berrautatua izan zen 1631ko azaroko Hondarribiko Batzarretan, 1633ko apirileko Tolosako Batzarretan eta 1633ko azaroko Arrasateko Batzarretan.
