Gipuzkoako ahaldun nagusia, Azkoitian, 1636ko apirileko Errenteriako Batzarretatik. 1639ko azaroko Azkoitiko Batzarretan eta 1646ko azaroko Ordiziakoetan berrautatua izan zen. Batzar hauek Segurari zegozkion, baina herri honek jasan zuen sutearen ondorioz, gastuak saihestearren, kendu egin zioten. Zotz egin zuten eta Ordizia jo zuen.
