Sendagileak

Landabure Careaga, Pedro B.

Euskal jatorridun mediku argentinarra (espezialitatea: Elikadura-Klinika). Unibertsitateko irakaslea, Mendozan 1898ko ekainaren 5ean jaioa. Lan Praktikoetako buru izan zen, klinika-buru, irakasle askea eta Buenos Aireseko Z.M.en F.-an Elikaduraren Klinika eta Patologia jakintza arloko irakasle laguntzailea. Azken adierazitako jakintza arloetako titularra izan zen aipatutako Fakultatean 1956. Urtetik. Elikaduraren N. Institutuko Mediku Atalburua izan zen; El Día Médico zientzia-aldizkariko zuzendaria.