Lekaide eta lekaimeak

LANDA, Jose Ventura

Euskal idazlea. Itziarren (Gipuzkoa) jaio zen 1871n, baina Tolosan bizi izan zituen lehen urteak. 1907an Euskerazko landarak sermoi liburua argitaratu zuen, Debako parrokoa zela. Euskal predikari bikain gisa nabarmendu zen. 1955ean hil zen Langraiz Okan, Araban, 84 urte zituela.