Bordeles magistratua 1553ean jaioa eta 1631ean zendua.
Bernard Rosteguy, bere aitona, mahastizain aberatsa, Jutsin jaioa, Saint-Macairen (Gironda) kokatu zen 1510ean. Bere aita, Frantziako erregearen etxeko eta koroako aholkulari-notario eta idazkari kargua erostean, Lancreko jauna izatera igaro zen jatorrizko deitura galduz. Pierre jesuiten eskolara joan zen, 1576ean zuzenbidean doktoretza lortu zuen ete bere zuzenbide-teologia ikasketak Italia (Turin) eta Bohemian osatu zituen. Girondara itzuli zenean, eta italieraz zuen ezagutzari esker Medicistar Pedroren de tutorea izendatua izan zen eta 1582ean Bordeleko parlamentuko aholkularia. Berriro ere Italiara joan zen 1600 urteko jubileuan parte hartuz Erroman.
1609ko maiatzean Enrike IV.ak Lapurdira bidali zuen bertako sorginkeriari buruzko ikerketa bat egitera. Garai hartako argitaratua zen (Paris, 1607) Tableau de l'inconstance et l'instabilité de toutes choses, où il est montré qu'en Dieu seul gît la vraie constance à laquelle l'homme sage doit viser. Lapurdin mota guztietako iritzi satanikoz burua beteta jardun zuen bere mendeko lagun Espaignet presidentearen babesarekin eta bertako agintari guztien gainetik botere osoa zuelarik. Lau hilabetetan Lancrek maila guztietako 60 pertsona inguru kiskaldu zituen. Bere irakurketen eta esperientzia honen ondorioa da Tableau de l'inconstance des mauvais anges et démons où il est amplement traité des sorciers et de la sorcellerie (Paris, 1612) ospetsua, zeinetan Rosteguyk lapurtarren makurtasunerako joeraz jarduten du, emakumearen berezko gaiztakeriaz, sabbataren prestakuntza, pozoiak, oilarren kukurrukua, deabruarekin egindako ituna, orbain eta otorduak, dantzak, deabruarekin koitoa, likantropia, sendaketan aritzea, agerketak, 1610ko Logroñoko fede autoa, apaiz-belagile, meza beltzak, legezko gogoetak, eta abar. Azken kapitula era esanguratsuan “"Qu'il faut faire mourir les sorciers (bien qu'ils ne soient prévenus d'aucun maléfice) pour avoir été simplement au sabbat, concertisé avec avec audit diable, et fait lieu tout ce qu'ordinairement les autres sorciers accotumé” deitzen da. Bi urte beranduago erregearen aholkularia izatera iritsi zen Bordeleko parlamentuko bere karguan jarraituz 1616 arte. 1620ean Garonaren ertzetako Sainte-Croix-du-Monteko (Cadillac) bere etxera erregea etorri zitzaion bisitan, bihurtu zelarik, bereziki lorategiak, beila-lekua non Lancre erretiratu zen 1631ean hil zen arte beste bi liburu gehiago argitaratu ondoren: Le Livre des princes (Paris, 1617) y L'incrédulité et mécreance du sortilége pleinement convaincue (Paris, 1622).
“Erregearen ordezkaria lurralde aztoratu batean, De Lancrek behin eta berriz azpimarratzen ditu askatasunaren aldeko zaletasunak sortzen dituen nahasmenduak, kaltegarriak botere zentrala ondo moldatzeko eta sorginkeria gizarte hondamendia denaren sineskeriari ekiten dio berriro. Espainiarekiko desadostasunak ugariak diren garaian bizi izanik- Espagneti egokitutako lana, Lancrek zabalki azaltzen duena Tableu liburuaren hasieran, da horren lekuko- zeharo harkorra izango da muga liskarrak sortu dezaketen asalduretara eta espainiar zibilizazioak izan dezakeen kutsadura ondorioa Frantziako Euskal Herrian. Azken batean, Bordeleko noblezia hiritar eta merkatarian izanik bere jatorria, Lancrek Lapurdiko baserritar gizarte eta ekonomia ohiturak ez ulertzearen aztarna asko utziko ditu, zeintzuk atzerritar modura begietaratuko ditu eta hori “ezin bestekoa” denez deabrukeriari leporatuko dio.