Politikariak eta Kargu publikoak

Lamot, Florencio Jose de

Soraluzeko eta Tolosako (Gipuzkoa) Errege Fabriken kontularia 1739an. Geroago, ikuskatzailea. Flandestarra zen. Jose de Zamezak bere zuzendaritzapean Fernando VI.ari eskaintzeko egin zuen armagintzako grabatu ospetsuaren egilea da, 1757an. Soraluzen hil zen 1779ko uztailaren 30ean, Manuel Antonio de Larreategui eskribauaren aurrean testamentua egin ondoren.