Tenore gipuzkoarra, Leintz-Gatzagan 1891 inguruan jaioa. Oso gazte zelarik, Ameriketara joan eta Buenos Airesen kokatu zen, non ikasketak eta merkataritzan zuen dedikazioa tartekatzen zituen. Gero Erromara joan zen eta han Constanza antzokian lan egin zuen. Argentinara itzuli zenean, arrakasta handia lortu zuen Argentinako hiriburuko Colon antzokian.
Erref. Revista Novedades, 377. zk., p. 20.
