Matematikariak

Lafuente López, Julio

Zueran (Zaragoza) jaio zen, 1951n.

Zaragozako Unibertsitatean Matematikan lizentziatu (1973) eta doktoratu (1977) zen, eta bertan irakasle izan zen 1973tik 1989ra.

1989. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu zen Aljebrako katedradun gisa.

Hiru doktorego-tesiren zuzendaria da, baita hainbat ikerketa-lanen egilea ere, horietako batzuk gaiari buruzko testu kanonikoetan bilduta azaltzen dira. Adibidez, Doerk eta Hawkes autoreen Finite Soluble Groups delakoan eta Ballester-Bolinches eta Ezquerro egileen Classes of Finite Groups izenekoan. Bere ikerketa-lerroek Multzo finitoak, Multzo motak, Multzo primitiboak, Multzoen adierazpideak eta kohomologia eta Kodeak barne hartzen dituzte.

Bi urtez izan da Jarduera Ikertzailearen Batzorde Nazional Ebaluatzaileko (CNEAI) kidea Matematikako eta Fisikako eremu zientifikoan. 1988tik aurrera, diruz lagunduta egon diren zazpi ikerketa-proiektutako ikertzaile arduraduna izan da, proiektu horietako bosten dirulaguntza Hezkuntza Ministerioarenena izanik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko hainbat titulaziotan honako materia hauek irakatsi ditu: Aljebra, Aljebra eta Kalkuluaren Gehipena, Kodeak eta Kriptografia, eta Informazioaren eta Kodetzearen Teoria.

Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoan beste kargu hauek ere izan ditu: Ikerketa Presidenteordea Batzorde Kudeatzailean, Matematika eta Informatika Saileko Zuzendaria, Ikerketa Errektoreordea, Irakasleen eta Ikasketen Antolamendurako Errektoreordea eta Sarbide Proben Koordinatzaile Nagusi.