Frantziar zinemako aktorea, Donostian jaio zen 1928ko martxoaren 13an eta Parisen hil zen 1967ko ekainaren 3an.
Bere jarduera zinematografikoa ez zen interpretazio hutsera mugatu, izan ere, behin baino gehiagotan idatzi zituen elkarrizketak edo konposatu zuen bere filmetako batzuen musika. Bere lehen agerpena 1950ekoa da Parisko Bajo el cielo filmean, Julien Duvivierrek idatzi eta zuzendua. Bere filmik garrantzitsuena, zalantzarik gabe, Les amants de Teruel da, Raymond Rouleauk 1961ean egina eta Canneseko Zinemaldian aurkeztua. Ludmila Tcherinak antzeztutako ballet film honetan, Lafforguek pregoilariaren papera egin zuen, elkarrizketak idaztearekin batera. 1964an Jean Pierre Mockyren aginduetara aritu zen La grande frousse filmean. Azken filma 1965ekoa da, L'Hote filmeko Communale.
- LARRAÑAGA, Koldo; CALVO, Enrique. Euskalduntasuna zineman (pertsonak), Donostia: Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999.