Abokatuak

Laffitte Obineta, Juan

1856ko urtarrilaren 6an Donostian jaiotako gipuzkoar nortasuna. Abokatua, zuzenbidean doktorea eta fiskala. Ongintzara iraulitako pertsona izan zen: Matia Asiloko presidentea eta Arteaga Granjako presidenteordea, Naufragoen Salbamenduetako presidentea eta Espainiako Bankuko kontseilaria. 1947ko maiatzaren 30ean hil zen.