Geografo eta filosofo belgikarra, Anberesen jaio zen data ezezagun batean eta 1648an hil zen. 1633an Indietako Konpainiako zuzendaria zen. Idatzi ugari argitaratu zituen, bai Europaz, bai Persiaz, Mongoliar Inperioaz eta Amerikez. Bere lanen artean Hispania, sive de regis Hispaniae regnis et opibus, Leyde, 1629 agertzen da. Bertan, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko pasarte historiko eta deskriptiboak agertzen dira. Euskal Herria aztertzen du historiaren, administrazioaren, ekonomiaren, erlijioaren eta abarren ikuspegitik. Erref. «Gure Herria» aldizkaria, 1937, pp. 277 eta hur.
