Atletismoa

LACUNZA RUIZ, Juan Ignacio

1958an jaiotako atleta gipuzkoarra. 1977an 110 metro hesiko errekorra hautsi zuen 15.3rekin eta 1979an bere marka hobetu zuen 15.2rekin, baina ordurako errekorra 15.1ean zegoen (Cabrejas eta Abadía). 1978an probintziako historia elektrikoa hasi zuen, 15.66rekin. Pista estalian 8.25 (1985) egin zuen 60 metro hesietan.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)