Futbola

LACASA AYERBE, Jesús María

Coppi. Futbolari gipuzkoarra, Donostian jaio zen 1947ko irailaren 28an. Tolosan sartu zen eta hiru urte eman zituen bertan, eta handik Eibarrera pasa zen lau denboraldiz. 1972-73 denboraldian Salamancak fitxatu zuen, eta 1974an «Salamancako Kirolari Profesional Onena» izendatu zuten.