1905eko abenduaren 2an Irunen jaiotako atleta gipuzkoarra. Espainiako 400 metroko txapelduna izan zen 1924an eta 1929an, eta luzera-jauzikoa 1928an. Euskadiko 400 metroko errekorra 3 aldiz gainditu zuen (1929an 50.4 eta 50.2rekin, 1930ean 50.0 metrorekin, hau ere Espainiako errekorra). 50.0 metroko marka horrek 1958 arte iraun zuen euskal errekor gisa (lasterketa berean, 49.9rekin, Díez bizkaitarrak eta Celarain gipuzkoarrak gainditu zuten). Markak: 11.5 (1928) eta 23.6 (1929) 100 eta 200 metrotan. Luzera-jauzian probintziako errekorra hautsi zuen (6,73 1928an), 1936ra arte iraun zuena. Amsterdamgo Olinpiadan (1928) parte hartu zuen luzera jauzian.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA (2007)
