Sendagileak

Laborde, Joseph Marie Pierre

Biarritzen (Lapurdi) 1853ko abuztuan jaiotako medikua. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean Ostéosarcome de l'humérus izenburudun tesiaz graduatua. Bere jaioterrian jardun zuen lanean. Société médicale des Basses-Pyrénées erakundeko lehendakaria izan zen. Bere La Paroisse Saint-Martin (1902) eta Le Vieux Biarritzen (1905) hiriko historiari buruzko bi liburu argitaratu zituen 1908tik 1903ra.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).