1923ko urtarrilaren 20an Pasai Donibanen (Gipuzkoa) jaiotako elizgizon eta diplomazialari vatikanoa. Marianisten ikastetxean batxilergoa ikasi zuen (1935-1945), Teologian lizentziatu zen Comillasko Pontifize Unibertsitatean (1949), eta apaiz ordenatu zuten Donostian 1949ko apirilaren 16an. Ondoren, Erromara joan zen, eta han Zuzenbide Kanonikoan doktoratu zen Gregoriar Unibertsitate Pontifizioan (1954). Bere eliza-ibilbide guztia Vatikanoari lotuta joan da Errituen Kongregazio Santuko Minutante bezala hasi zenetik, Santuen Kausak saila (1954), aldi berean Gaetano Cicognani Kardinalaren idazkaria izanik (1954). Urte batzuk geroago, Herrien Ebanjelizaziorako Kongregazio Santuaren Minutantea, Latinoamerikako arduraduna (1975) eta "Propaganda FIDE" prefektuaren idazkaria ere izan zen, Pueblan (Mexiko, 1979) egindako Latinoamerikako Apezpikutzaren Hirugarren Konferentzian parte hartuz. Garai hartan Veneziako artzapezpiku zen Roncalli kardinalaren eta gero Joan XXIII.a aita santuaren lagun pertsonala izan zen, eta Pasaiako bere etxean ostatu hartzera iritsi zen Gipuzkoara egindako bisita batean.1983ko
urtarrilaren 6an, Joan Paulo II.a aita santuak gotzain izendatu zuen, Zaraiko artzapezpiku titular karguarekin (1983). Bere jaioterriko parrokian ospatu zuen bere lehen pontifikal-meza, auzokideen maitasuna eta omenaldia jasoz. Nuntzio Apostolikoa izan da herrialde hauetan: Panama, Paraguai, Malta eta Libia; eta Nuntzio Apostolikoa, Vatikanoko estatuburuei harrera egiteaz arduratzen den Estatu Idazkaritzaren mendekoa. Santuen Kausarako Kongregazio Santuko kidea da. Elisabet Katolikoaren Gurutze Handia eta Nuntzio izan zen herrialdeetako hainbat sari jaso ditu.Donostian
hil zen, 2002ko urriaren 24an. María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea