Politikariak eta Kargu publikoak

Labayen Fernández Villaverde, Ángel

La Quinta de la Enjaradako kondea eta diplomatikoa, Donostian jaio zen 1923ko abuztuaren 29an. Zuzenbidean lizentziatu zen Madrilgo unibertsitatean, eta Diplomazia Eskolan hasi zen lanean. 1946tik, eskola hori utzi zuenetik, misio diplomatiko ugaritan lan egin du: Habanako Kontsulatu Nagusian (1948); Hagako Legazioan (1950); Lisboako Kontsulatu Nagusiaren ondoko kontsulan (1955); Kultura Harremanetarako Zuzendaritzako Truke Intelektualaren Ataleko buru (1959); Kultura Kontseilaria (1959). Urtebete geroago, ministro ahal osokoa bihurtu zen. Hezkuntza Ministerioko Eskola Babeserako eta Gizarte Laguntzarako Komisariako Ikasketetarako Laguntza Batzorde Iraunkorreko kide gisa lan egin du. 1959an Espainia eta Estatu Batuen arteko Kultur Trukeen Batzordeko Zuzendaritza Batzordeko kideetako bat izan zen. Bere lanaren sari gisa, hainbat aldiz jaso du domina: Isabel Katolikoaren Ordenako zalduna; Orange-Nassauko Ordenako ofiziala; Isabel Katolikoaren Ordenako eta Meritu Zibilaren Ordenako komendadore nagusia; eta Portugalgo Kristoren Ordena Militarreko komendadorea.

Erref: "Diccionario Biográfico Español Contemporáneo".