Futbola

LABAKA ZURIARRAIN, Mikel

1980ko abuztuaren 10ean Azpeitian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Erdiko defentsa da. Lagun Onaketik heldu zen Realera gaztetan. 1999ko abuztuaren 28an egin zuen debuta Reala Brekin, Tolosa-Real B partidan (1-0). Guztira, 106 partida jokatu zituen bigarren taldearekin, zortzi gol sartuta. Real Unionen (03 / 02) eta Murtzia Hirian (04 / 03) utzita egon ondoren, 2004ko urriaren 24an egin zuen debuta lehen talde txuri-urdinarekin, Real-Mallorca (2-1) konpromisoan, Jose Mari Amorrortu aulkian zela. Oraingoz, 79 aldiz jokatu du Realarekin (2007ko otsaila), eta lau tanto egin ditu jarraian. Oraingoa, 06 / 07, Lehen Mailan egiten duen hirugarren kanpaina da. Euskadiko selekzioaren hainbat partidatan parte hartu du.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)