Eskubaloia

LABACA, Santos

Kirolari gipuzkoarra eta arkitektoa. Pasaian jaio zen 1949ko urtarrilaren 1ean. Don Boscon hasi zen, eta 18 urte bete arte aritu zen bertan. Ondoren, Ohorezko Mailako Granollersen fitxatu zuen, eta talde horretan egon zen 73-74 denboraldira arte. Zenbait titulu lortu zituen eta Colpisan (Tecnisa) fitxatu zuen. Bertan, Errekopako Europako txapelduna izan zen, eta, ondoren, Ligako eta Kopako txapelduna zenbait denboralditan. Espainiako selekzioarekin nazioarteko partida ugaritan hartu zuen parte, olinpikoa izan zen 1972an, Munichen. 83-84 denboraldira arte jarraitu zuen jardunean eta Tecnisako talde teknikoan aritu zen, Lehen Nazional Mailako bigarren taldea entrenatuz. Alacanten bizi da.

Ainhoa AROZAMENA AYALA