Apezpikua. Beizaman jaio zen 1920ko apirilaren 19an. Kaputxinoa, 1938ko abuztuaren 15ean profesatu zen. Iruñean apaiz ordenatu zuten 1945eko apirilaren 22an. Misiolari bokazioa sentitu zuen eta 1947an Txinako Kansu misiora joan zen. Urte gutxira handik bota zuten komunistek, 1953an. Urte horretan bertan, senideekin egonaldi laburra egin ondoren, Ekuadorrera joan zen misiolari gisa, eta hogei urtez aritu da bertan lanean, erantzukizun handiko postuetan. Aguarioren lehen bikario apostolikoa da Ekuadorren. Apezpiku-ordenazioa 1984an izan zen. Labaca eliza horretako prefektu apostolikoa izan zen 1965etik 1970era. Erref. «Arantzazu», 1985.
