Eskolak

La Salle-Buen Pastor ikastetxea. Legazpi

Zentro honetan beti izan zuen Lehenengo Hezkuntza, nahiz eta bere hasieratik Lanbide Heziketa ezarri nahi. 1965etik Batxiler Laborala ofizialki hasi zen bi urte lehenago eredu honen lehenengo klaseak eman zituzten arren. Hastapen Profesionalari buruz daukagun informazioa kontraesankorra da, txosten batean hamabi aprendizei buruz hitz egiten dutelako eta beste txosten batean "aprendizekin egiten dugun obra biziagoa izan behar da, baina gure erakundean ez da egoera hau planteatzen".

Izan ere, 1952 urtera arte aktibitate gutxi aurkitzen dugu, ordea, zerbait gertatu zen ikasturte hartan Zuzendaria joan zelako gelaz-gela, bi aldiz, irakasgai guztiak aztertuz "interesgarria da ikustea ikasleen gura beraien notengatik, sentikorregia batzuetan, eta behin baino gehiagotan negar egiten dute". 1953an Lehenengo Hezkuntza zabaldu zuten eta 1955ean Sarrerako eta Batxiler azterketak egiten zituzten emaitza onak lortuz. Ordea, batzuetan ikasleen maila akademikoa ez zen oso ona eta 1960an sarrerako prestatu zuten azterketa oso gogorra izan zen eta, dirudienez, bere helburua bete zuen 34 ikaslek beka lortu zutelako beste ikastetxeetan ikasteko, alegia, Unibertsitate Laboraletan, Bergarako Institutu Laboralean, Eskola Profesionaletan eta abar.

60. hamarkadan ikastetxeak irakaskuntzaren beste eredu batzuk planteatu zuen, Hastapen Profesionala, aipatu dugun bezala. 1962an lehenengo kontaktuak izan zituzten gurasoekin eta 1965ean Zuzendaria eta irakasleak gurasoekin bildu ziren ohartzeko orientazio berriari buruz, hau da, eskolan Batxiler Laborala zeukatelako. Bilera egin baino lehen, Madrilera txosten bat bidali zuten eta Ministerioak oniritzia eman zion eskolari eredu berri hau ezartzeko. Izan ere, oniritzia jaso baino lehenago eskolak material zientifikoa eta laborategikoa jaso zituen eta horri esker, Legazpiko ikastetxeak iraultza txiki bat ezagutzen hasi zen. Gauzak horrela, zuzendaria Madrilera joan zen diru-laguntzaren bila tailerrak hornitu nahi zituelako. Baina iraultza txiki honek bere alde negatiboa ere izan zuen, une hartan hirurogei ikaslek kuota txiki bat ordaindu behar zutelako, 150 edo 300 pezeta, aitak lantegian lan egiten bazuen edo langabezian bazegoen.

1964ean hiru ekitaldi izan ziren: 16 ikasle Zumarragara joan ziren hurrengo ikasturterako beken azterketa egitera; 31 Oñatiko Institutura joan ziren sarrerako azterketa egitera eta hirugarrena, Patricio Echeverriaren lantegiko 200 langilek Lehenengo Ikasketen Agiria lortzeko egin zuten. 1968 urtea oso desberdina izan zen: 4. Kurtsoko ikasleek azterketa bat egin behar izan zuten Urretxun eta azterketa hura oso partziala izan zela kontsideratu zuten, gurasoek ere horrela ulertu zuten, eta, beste aldetik, notak bi asteren ostera eman ziren, "ikasle bakoitzari nota bat gorriz jarri zaio ikaslearen gaitasuna erakusteko. Berarekin gurasoek beraien semeen esfortzuak ikus ditzakete".

Aipatu dugun bezala ikastetxeak 1970eko lege berria onartu behar izan zuen. Horrela, Oinarrizko Orokor Irakaskuntzaren alde apustu bat egin zuen eta Hezkuntzaren eta Zientziaren Ministerioaren ildoak jarraitu zituen, are eta gehiago "euskarari arreta handia eman zion, maila guztietan egunero euskara ordu bat ikasten zuten eta irakasgairen bat euskaraz egiten zuten". 1975ean hastapen Profesionala eta Batxiler Laborala behin betiko desagertzen ari ziren eta urte bat beranduago zentroak Ministerioari Haur Hezkuntza gela bat eskatzen zion, baina berriro erreformak iristear zeuden. Kasu honetan Eusko Jaurlaritzatik eredu linguistiko berri bat aukeratu behar zuten. Testuinguru honetan Anaien hitzak oso argiak izan ziren "nahiz eta B eta D ereduak eman, jendeak ez du gugan konfiantza eta bere seme-alabak ikastolara eramaten zituzten etorkinak barne. Ikasleen bi heren ikastolak ditu eta heren bat eskola nazionalak eta pribatuek. Etorkizuna iluna da".