Ekonomikoak eta sozialak

Gipuzkoako Caracasko Errege Konpainia

Konpainiak hartutako zentsu eta maileguen interes eta dibidenduen mailaren arabera, hiru etapa ezar daitezke bere kreditu-politikan: 1) 1733-49 arteko urteak; 2) 1752-60, eta 3) 1760-80 arteko  urteak.

Lehenengoa bat dator Konpainia martxan jartzearekin, premiazko beharrizanak baititu itsasontziak armatzeko eta Caracasera jeneroak eskuratzeko eta garraiatzeko, eta negozioen errentagarritasun handia du une hartako ezaugarri. Dibidendu handiak banatzeaz gain (% 20 inguru), % 6 edo 8an dirua maileguan hartzea konpentsatzen zion.

1752. urtetik aurrera (bigarren etapa), akziodunei dibidenduen % 5 eta ekitaldi bakoitzeko irabazien arabera geratzen zen soberakina ziurtatu zitzaien. Ondorioz, maileguan hartutako diruaren interesak ez zuen portzentaje hori gainditu behar, Konpainiak kudeatu zuen bezala.

Azkenik, 1760-80 bitartean (hirugarren etapa), dibidenduen % 5 mantentzearekin batera, hartutako diruaren interesa % 2,5eko edo 3ko zentsuak hartuz eta zor garestienak amortizatuz murriztu zen.