Frantziako jenerala, 1665ean jaio eta 1737an hil zen.
Bere karrera militarra oso azkarra izan zen, hemezortzi urterekin kapitain gradua baitzuen. Espainiara pasa zen, eta Bartzelonako setioan eta Hondarribiko (Gipuzkoa) hartualdian nabarmendu zen. Ondoren, Nafarroako gobernadore izendatu zuten. Poloniako ondorengotza gerran esku hartu zuen. Teniente jeneral mailara igota, bere azken kargu garrantzitsua Flandesko gobernadorearena izan zen.
Erref. Entziklopedia Ilustratu Europar Amerikar Unibertsala.
