Lexikoa

kuela

Sagarra neurtzeko zurezko ontzia burdinazko lantaz errebortxatua. Sagardogileak tratua egiteko orduan erabiltzen zuen eta sagar-neurri ere deitu izan zaio. Kono-enbor itxura du eta berrogeita bost kilo sagar sartzen dira. Hamazazpi milimetroko pinu oholtxoz egina, kanpotik 93 zentimetroko garaiera du, 49ko barne-diametroa du oinaldean eta 37koa ahoan. Bost uztai daramatza, bata burukoa eta bestea behekoa; erdikoaren alde banatara zurezko bi helduleku ditu. -> lixiba-ontzi