Bertsolariak

Kortajarena Elizegi, Nemesio Juan Bautista

Batista Ondartza

Bertsolari gipuzkoarra. 1903ko uztailaren 31n jaio zen Asteasuko Ondartza-adurrena baserrian eta Lasarten hil zen 1992an.

Pello "Errotaren" biloba, hainbat bertsolari kontatu zituen senideen artean, tartean bere ama, Mikela Elizegi. Herri ugaritan aritu da, "Uztapide" eta beste hainbat bertsolarirekin batera inprobisatuz. Bere bertso batzuen bilduma bat ikus daiteke Auspoa Bildumako 49-50 zenbakietan.