Pilota

KORTABITARTE MAGUREGUI, Ignacio

Moztu. Esku-pilotaria, Aulestin jaio zen 1912ko urtarrilaren 4an, eta 1930ean agertu zen profesional mailan. 1940ko txapelketa nazionalean Aramburu garaitu zuen eta Donostiako Gros pilotalekuan «Atano VII.ak» kanporatu zuen. 1942ko txapelketa nazionalean ere parte hartu zuen, Lazcano garaituz eta berriz ere «Atano VII.ak» kanporatu zuelarik. 1944an, Arrasateko Zurdok kanporatu zuen, Gasteizen, otsailaren 13an. Erref. Luis Bombín, 1946.