Argazkilariak

Koch Schoneweiss, Willy

1879an Solingenen (Alemania) jaiotako margolari eta argazkilari alemaniarra. 1950ean hil zen.

1901. urtean Donostian kokatu zen nafar batekin ezkonduz. Euskal Herriko arte fotografikoaren aitzindarietako bat izan zen eta bere abizeneko argazkilari familiaren patriarka. Avenida kaleko bere denda euskal argazkigintzaren aitzindari bihurtu zen. Donostiako Txirrindulari Elkarteko presidente ere izan zen.