Kontzeptua

Kixmi

Jose Miguel Barandiaran bera da, haurtzaroan entzundako bere etxeko bertsioa laburbiltzen diguna bere Mitologia Hiztegian:

"KIXMI: Euskal Jentilen hizkuntzan tximino esan nahi omen duen izen horrekin zeritzoten haiek Jesukristori. Kristautasunaren etorrera eta honen ondoriozko jentil-aroko mitoen aienatzea, Euskal Herrian oso zabaldutako legenda baten gaia da. Haurtzaroan sarritan entzun nuen Ataungo bertsioetako baten arabera, jentilak Aralarko Argaintxabaletako lepoan dibertitzen zeudela, ekialdetik haiengana laino distiratsu bat zetorkiela ikusi omen zuten. Harekin izututa, zahar jakintsu bati deitu eta bertara ekarri zuten, hark laino harrigarri hura ikusi eta zer zen jakingo zuelakoan. Zaharrak esan omen zien: "Kixmi jaio duk eta galdu duk gure arraza; bota nazazue amildegian behera". Eta lagunek amildegian behera bota zuten, eta laino distiratsua atzetik zutela,- hari ihesi-, mendebalderantz lasterrean Arraztaranera iritsi eta bertan sartu ziren geroztik Jentilarri (jentilen harria edo jentilen hilobia) deritzon harri handi baten azpira. Izen bereko trikuharria da, ganbara bikoitzeko hilobia, zenbait urte geroago Aranzadi eta Eguren doktoreekin batera indusi nuena. Honela amaitu zen jentil-aroa legendak dioskunez" (Barandiaran, 1972-73) (Itzulpen moldatua gazteleratik).