Sendagileak

Kelmendi de Ustaran, Joseba

Mediku zirujaua. 1921ko martxoaren 23an Rosarion jaioa. 1997ko urriaren 13an hilda.

Universidad Nacional del Litoral-eko 1945ean lizentziatua. Aipatutako ikastetxean, gainera, mediku higienista titulua lortu zuen eta bertako katedra bete ere. Buenos Aireseko Unibertsitatean ere egin zuen eta Salvadorrekoan ere. Argentinan hobekuntzarako hainbat ikasturte egin zituen eta atzerrian ere. 1951. urtean EE.BB.etako John Hopkins unibertsitatean osasun publikoaren masterra eskuratu zuen. 1947tik 1972ra arte ejertzitoan osasuneko ofizial kargua bete zuen eta bertatik koronel karguarekin, bere borondatez, erretiratu zen. Osasunaren Babes eta Sustapenerako Nazio Zuzendaritzako Zuzendari eta funtzionarioa izan zen. 1971an Ginebra-Suitzan ospatutako Osasunaren XXIV. Mundu Batzarrean Argentina ordezkatu zuen. Rosarioko Zazpirak Bat"euskal zentroaren bazkide.