Jatorri gipuzkoarreko editore kolonbiarra (Idiazabalgo «Aitzeder» baserriaren aita), Bogotan 1944an jaioa. Hiriburu honetako «La Oveja Negra» argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria da, besteak beste, García Márquezen lanen editorea eta 1984an Kolonbiako Gobernuaren sari berezia jaso zuena bere esportazioak zirela eta. Euskal Herriaren maitale handia, Apellidos vasco-colombianos ere argitaratzen du.
